Nafarroan Fusilatutako Senideen Elkarteak eskatu zuen plaka jartzea eta hala eginen du. Plaka horretan Iruñean eraildako 308 pertsonen izenak ageriko dira.
Iruñeko Udaleko Presidentzia Batzordeak plaka bat jartzea adostu du Gerra Zibilean Iruñean fusilatutako pertsonen gorpuzkiak dauden panteoian. Aipaturiko plaka horretan Iruñean eraildako 308 pertsonen izenak ageriko dira.
Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, fusilatuak izan eta identifikatuta dauden gorpuzkiak aipaturiko panteoian sartzea baimenduko du, beti ere, familiak hala eskatzen duen edo seniderik ez duten biktimen kasuan.
Beraz, Nafarroan Fusilatutako Senideen Elkarteak eskatu zuen plaka jartzea, eta 16.000 euro inguruko kostua izango du.
Albiste hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta