argia.eus
INPRIMATU
Helburu nagusia Donbass askatzea dela adierazi du Sergei Rudskoik
  • Errusiako armadari lotutako Estatu nagusiaren buruak, Sergei Rudskoik, adierazi du "operazio militarraren lehen fasearen helburuak" arrakastaz lortu dituztela, "Ukrainako indar armatuen potentzial handiena suntsituz". Hau dela eta, hemendik aurrera indarrak "ekialdeko Donbass eskualdea askatzean" jarriko dituztela adierazi du.

    Errusiako armada Donbasseko lur asko ari da hartzen azken asteetan, eta Mariupol eredu garbia da; izan ere, setiatutako hiri honen gero eta barruti gehiago daude Errusiako armadaren eta Donetsk Herri Errepublikaren milizien kontrolpean.

    Bestalde, Kieven dauden erreportari askok diotenaren arabera, iparraldeko frontean indarra galtzen ari da Errusiako armada, eta indar ukrainarrak gero eta lur gehiago ari dira berriro kontrolpean hartzen.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 25a