argia.eus
INPRIMATU
Gero eta lurralde gehiagoren kontrola ari da hartzen Errusia Donbassen
  • Donbassen aurrerapenak egiten ari da Errusia; Lyman hiri estrategikoaren kontrola hartu dute milizia independentistek eta Errusiako armadak.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2022ko maiatzaren 27a
Infografia: Al Jazeera.

Gutxinaka bada ere, Errusiako armada eta Donbasseko milizia independentistak aurrera egiten ari dira bi herri errepubliketan. Milizia independentista errusiazaleek adierazi dutenaren arabera, Lyman hiriaren kontrola hartu dute. Russia Todayren informazioaren arabera, Donetsk eta Luhanskeko tropek 200 udalerri baino gehiagoren kontrola dute Donbassen.

Lyman hiriaren bereganatzearen inguruan, Zelenskiren aholkulari nagusienetako batek, Oleksey Arestovychek, dio hiri honen kontrola hartzeak Errusiaren indar taktikoaren maila gorakorra islatzen duela.

Mendebaldeko agintariak ere Errusia aurrera egiten ari dela onartzen hasi dira. Boris Johnsonek, esaterako, Errusia "nabarmen" aurrera egiten ari dela adierazi du.

Egoera honetan, Zelenskik adierazi du Ukrainak "errealitateari aurre egin" behar diola, eta Putinekin hitz egin.