argia.eus
INPRIMATU
Bel Pozueta (Altsasuko Gurasoak)
“Gero eta haserre eta tristeago gaude, baina lanean jarraitzeko gogotsu gaude”
  • 100 egun baino gehiago bete dira muntai poizial baten ondorioz Altsasu nahi baino ezagunagoa egin zenetik. Polizia operazioak, epaiketa azkarrak eta espetxeratzeak.

Hala Bedi @halabedi 2017ko martxoaren 01a
Altsasuko liskarraren harira egindako lehen manifestazioetako bat. (Argazkia: Irantzu Pastor)

Hala ere, elkartasunak ere ez du etenik izan; horren erakusle, etengabe egin dituzte mobilizazio eta ekimen jendetsuak. Bel Pozueta, egun, muntai horren ondorioz espetxean dagoen Adur Ramirezen ama da, Altsasuko Gurasoen taldekoa. Altsasuko ihauterietan, hiru pertsona falta dira aurtengoan; Pozuetaren semea horietako bat da.

Jaso duten babesa eskertu du HIZPIDEA magazinean. Bilerak egin dituzte eragile eta alderdi ezberdinekin eta berdin jarraitzeko asmoa dute gainera. Gazteen eta bere semeaz galdetuta, argi adierazi du: “Espetxeratuta daude, hori nahikoa da egoera ulertzeko”.

 Elkarrizketa hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.