argia.eus
INPRIMATU
Gernikako bonbardaketaren 81. urteurrena oroituko du Guernica Gernikara ekimenak
  • Gernikaren bonbardaketaren 81. urteurrena dela eta, Guernica Gernikara ekimenak jardunaldiak antolatu ditu apirilaren 16tik 28ra.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 13a
Egitarauaren kartera (Arg: Guernica Gernikara)

Salatu dute “Gernika Batzordearen sorrera bultzatu zituzten arrazoi” berdinak pairatzen dituztela 40 urteren ondoren, eta horren aurrean neurriak hartuko dituzte: “Egi historikoaren lanketa, inposaturiko gezurraren salaketa, ikerketa zientifikoaren sustapena eta Guernica Gernikara ekartzeko aldarria” egingo dutela.

Egitarau zabala aurkeztu dute datozen asteetarako.