argia.eus
INPRIMATU
“Gernikako Arbola” Euskal Herriko ereserkia izatea eskatuko dute hainbat musikarik
  • 200 urte bete dira abuztuan Jose Mari Iparragirre jaio zenetik eta data hori baliatuta dozenaka musikarik bat egin dute ondorengo eskaera egiteko: Gernikako Arbola Euskal Herriko ereserki ofizial bilaka dadin. Asteazkenean aurkeztuko dute manifestua Iruñean.

Mikel Eizagirre Axier Lopez @axierL 2020ko abuztuaren 11
Argazkia: Gotzon Aranburu / Goierriko Hitza

Zenbait musikarik eta abeslarik sinatutako manifestua asteazkenean aurkeztuko dute, Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenarekin bat eginez. Ekitaldia 11:30ean izango da, Iruñeko Takonera parkean, Julian Gayarreren estatuaren ondoan, Diario de Noticias egunkariak zabaldu duenez.

Sinatzaileak

Nafarroatik, Igor Ijurra (Iruñeko Orfeoiaren zuzendaria), Fermin Balentzia (musikaria), Koldo Pastor Arriazu (musikagilea), Teresa Zabalza (musika irakaslea), Enrike Zelaia (soinujolea), Endika Iriso (Rotten XIII taldeko abeslaria), Fermin Iriarte (abesbatza zuzendaria), Isabel eta Silvia Zabalegui (Nafarroako joterak), Serafin Zubiri (musikaria), La Chula Potra (rap abeslaria), Arturo Goldarazena (musikaria), Joseba Tobes (Euskal Herriko Txistularien Elkartea), Iñigo Aguerri (Mielotxin), David Johnstone (Nafarroako Orkestra Sinfonikoko biolontxelo-jotzailea) eta Joseba Irazoki (musikaria).

Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoatik, Erramun Martikorena (kantaria), Jean Mixel Bedaxagar (kantaria), Eñaut Etxamendi (kantaria), Anje Duhalde (kantaria), Peio Ospital eta Pantxoa Carrere (Pantxo eta Peio), Pier Pol Berzaitz (musikaria eta abeslaria), Irkus, Iker, Ugutz eta Nahia Robles-Aranes (abeslariak), Soroak, niko Etxart (kantautorea), Philippe Ezkurra (musikaria), Mixel Ducau (musikaria), Baigorriko gaiteroak, Jose Mari Ostolaza (Eltzegor), Philippe Ezkurra (musikaria) eta Joanes Borda (Guk) eta Eneko Labegerie (musikaria).

Bizkaitik, Gontzal Mendibil (kantautorea), Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Tontxu Ipiña (kantautorea), Paula Pérez Bueno (abesbatza eta orkestren zuzendaria), Joe Gonzalez (Doctor deseo), Ana Bejerano (Mocedades), Javier Ituarte (Portugaleteko bandaren zuzendaria), Mila Milikua (abesbatzaren zuzendaria), Joseba Gotzon (abeslaria), Amaia Uranga (Musikaria), Ruper Lekue (konpositore, orkesta zuzendaria), Xanti Salvador (La Trinchera Infinita filmeko soinu arduraduna), Blas Fernandez (musikaria), Xeberri (kantautorea), Urdaibai, Arrano eta Gure Arbola Zaharra abesbatzak, Julen Ezkurra (konpositorea), Jesus Mari Bilbao Jerri (musikaria) eta Mario Clavell (musikaria).

Gipuzkoatik, Nuria Loron La Furia (rap abeslaria), Mikel Markez (kantautorea),Txomin Artola (abeslaria), Jose Ignazio, Piter, Ansorena (Donostiako txistularien bandako zuzendaria), Haritz Artola (Unidad alavesa), Amaia Zubiria (abeslaria), Juanjo Ocon (euskal orkesta gaztearen zuzendaria), Josean Larrañaga Urko (abeslaria), Gorka Hermosa (musikaria), Iñaki Diéguez (soinujolea), José Antonio Villar (abeslaria), Juan Luis Aranburu (Euskal Abeslarien Erakundea), Ainara Ortega (abeslaria), Angel Unzu (gitarjolea), Xabier Saldias (Egan), Javier Alberdi (abeslaria, abesbatza zuzendaria), Jose Angel Irigarai (Ez dok Hamairu), Xabier Barriola (Arrasateko abesbatzako zuzendaria) eta Alain Aierdi (Koruban abesbatzako zuzendaria).

Arabatik, Josu Zabala (Hertzainak), Evaristo Páramos (La Polla Records), Jesus Maria Alegria Pinttu (Músicos sin fronteras), Gorka Knör (kantautorea), Iñaki Urkizu Kerejeta (Bilboko Udal Bandako zuzendariordea), Patxi Villamor (kantautorea), Joselu Anaiak (musikaria) eta Luis Orduña (Gasteziko Udal Bandako zuzendaria).

Hamar eszena Iparragirreren 'biopic' bat filmatzeko erreportajean ondorengoa idatzi Gorka Bereziartuak Gernikako arbola abestiari buruz:

Gernikako arbola: ordena publikoa aztoratu zuen hit-a

Gernikako Arbolaren doinua Blas Altuna piano-jotzaileak konposatu zuen eta hitzak berriz Jose Migel Arrieta Maskaruak. Nolanahi den, ereserkia Iparragirrek egiten du ezagun eta lortzen duen arrakasta ez da kasualitatearen fruitu. Dena dauka pieza horrek: karlistek hainbeste maite duten jainkoa; liberalak tenk jartzen dituen mundutasuna; etorriko diren abertzaleen sinbolo nazionala; 48ko iraultzatik eta gerra bizi izanagatik Iparragirreri geratu zaion askatasun eta bakerako gogoa... Garai hartan Youtube eduki izan balute bideoklipak milioika erreprodukzio ziurtatuta izango zituen. Ez zeukatenez, erromerietan milaka lagun elkartzen ziren.

Gipuzkoako mendiren batean 6.000 lagunen aurrean kantatu ondoren, jendeari odolak nola berotzen zitzaizkion ikusita –foruen alde bizitza emango zutela oihukatzen bukatu omen zuten–, Euskal Herrira itzultzeko txartela eman zion jeneralote berak, Mazarredok, Iparragirre atxilotzeko aginduko du. Tolosako kasernan edukiko dute –Zibilak esan naute kanta orduko bizipenez ari da, “negar egingo luke / nere amak baleki” esaten duenean– eta gero Euskal Herritik kanporatuko dute. Labur eta gaur egungo publikoak ulertzeko moduan esateko, XIX. mendeko Valtònyc ere izan zen Iparragirre.