argia.eus
INPRIMATU
Gernika Memoriaren Lekuko plataformak egitaraua antolatu du, bonbardaketaren 84. urteurrenean
  • Apirilaren 15etik maiatzaren 3ra arte, hainbat ekimen burutuko dituzte. Aurtengo berrikuntza "Gernika Bizirik" abestia izanen dela aurreratu dute antolatzaileek.

ARGIA @argia 2021eko apirilaren 14a
Plataformaren agerraldi bat, urriaren 12an ospatzekorik ez dagoela aldarrikatuz (Argazkia: Busturialdeko Hitza)

Gernikako bonbardaketaren 84. urteurrenean, egitarau bateratua osatu du Gernika Memoriaren Lekuko plataformak. Apirilaren 15etik maiatzaren 3ra bitartean hainbat ekimen antolatu dituzte, online elkarrizketa, hitzaldi, ikus-entzunezko, aldarrikapen ekintza, ibilaldi eta beste egonik tarteko. “Berrikuntza nabariena, aurten, Jon Rementeria Larruzea musikari gernikarrak "Gernika Bizirik" abestia egin duela da”, aurreratu dute plataformako kideek.

Gernika Batzordea, Gernika-Lumoko Sare, Arrano Kultur Elkartea, Ipes, Gernika Garretan, Gernika Zine-Kluba eta Lobak taldeen arteko elkarlanean osatu dute egitaraua, horiek osatzen baitute plataforma.

Egitaraua osorik: