Familiak Michael Baden mediku ohia kontratatu du bigarren autopsia egiteko eta honen arabera, poliziak itota hil zen Floyd, inmobilizatuta zeukan bitartean arnasik hartu ezinik utzi baitzuen.
Maiatzaren 25ean Mineapolisen hil zuen poliziak Jeorge Floyd, atxilotzen ari zela. Autopsiaren arabera, poliziak inmobilizatuta zeukan bitartean arnasik hartu ezinik utzi zuen eta itota hil zen. Familiak Michael Baden mediku ohia kontratatu du bigarren autopsia egiteko, izan ere Minnesotako forentseak egindako lehen autopsiak adierazi zuen "aurretik zuen bere osasun egoeraren" ondorioz hil zela.
Baden medikuaren adierazpen hauek jaso ditu BBC hedabideak: "Heriotza eragin zuena asfixia izan zen, nire ustez: lepoa estutu izanagak (burmuinera doan oxigenoa trabatu dezake horrek) eta bizkarra estutu izanak (arnasketa eragozten duena) eraginda".
Floyden hilketa salatzeko protestak AEB guztira zabaldu dira.