Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
AZET plataforma San Frantzisko auzoko etxebizitza baten zati bat okupatu zuen atzo, plataformaren esanetan “gure auzoaren turistifikazioaren bitartez negozioak egiten dituen espekulatzaile baten jabetza askotarikoetako bat gehiago” da okupatutako etxebizitza, eta ekintza turismoaren industriaren lepotik, auzokideen desjabetzaren kontura “aberasten diren putre kapitalistaen” aurkako ekintza sinboliko gisa egin zuten atzo.
Pisu turistikoek auzoan duten eragina azpimarratu zuen AZETek, izan ere, etxebizitzak pisu turistiko bilakatzean, bizitzeko diren etxeak “denboraldi baterako alokairu” bilakatzen dira, eraginez alokairuak neurri gabe igoarazi eta igoerari aurre egin ezin dioten auzokideen kaleratzeak eraginda. Etxebizitzaren Sindikatuak azaldu duenez, hirian dauden 1500 etxebizitza turistikotik 7000 etxebizitza San Frantzisko, Bilbo Zaharrean, Atxurin eta Zazpi Kaleetan kokatuta daude, eta San Frantzisko da etxebizitza turistiko gehien dituen auzoa, baita etxe kaleratze gehian burutzen direna ere.
Turistifikazioaren eragin hauen erantzule gisa seinalatu dituzte banketxeak, funts putreak, turismo industriako enpresa eta agentziak, espekulatzaile indibidualak eta Bilboko Udala “azken honen kolaboraziorik barik, auzoaren eta bertako biziaren merkantilizazioa ezinezkoa lirateke”. Bi enpresa seinalatu dituzte San Frantzisko eta inguruetako egoeraren erantzule gisa: Alameda Flats, hirian 50 etxebizitza turistiko baino gehiago dituena, eta Inversiones Belfeta, Bilboko hamabost etxebizitza turistikoren jabe dena, haietatik 12 San Frantzisko eta Zazpi Kaleetan. AZETek, egoera honen aurrean azaldu duenez, “negargarriak. Zorpetutako langile klasea gara, eta antolatzen ez bagara, Alameda Flats eta Inversiones Belfeta bezalako enpresek gure etxebizitza eta auzoetatik kanporatuko gaituzte”.