Errusiak “operazio militar berezia” 2022/02/24an abian jarri zuenean kalitatezko informazioa nahi zuenak sare sozialetara jo behar izan zuen, komunikabideek ez baitziguten haren nondik norakorik argitzen. Informazio freskoa jasotzen hasi orduko gauza batek ematen zuen arreta: Ukrainako Gobernua Ukraina bertakoa den Donbass eskualdea egunero ari dela bonbardatzen, maiz nahita hildako zibilak eraginez. Ospitaleak, eskolak edota elizak ez dira libratzen. Ezta herritarrez betetako azokak ere, langileak garraiatzen dituzten autobusak edota kalean paseoan dabiltzan oinezkoak. Baina, nola demontre liteke gobernu batek herritarrak bonbardatzea?
Jakina da Sobiet Batasuna desegin zenetik AEBen helburua dela Errusiako Federazioa modu berean sakabanatzea. Horretarako, NATO urte hauetan Sobiet Batasunetik atera ziren herrialde guztietan joan da base militarrak kokatzen, nahiz eta II. Mundu Gerra amaitzean sinatu zuen hori ez zutela eginen. Zertarako, noizbait Errusiari eraso egiteko ez bada?
2013an, eraso horretarako Ukrainan baldintza egokiak bazirela hausnartuta, AEBek “euromaidan” errebolta diseinatu, finantzatu eta aktibatu zuten. Oinarria bertako talde naziak izan ziren. Beren ekintza sonatuena 2014an Odesako sindikatuen etxeari su ematea izan zen, ukrainar “errusiazale” asko barruan zela. Dozenaka lagun hil zuten, horietako asko etxe barruan kiskalita. Legezko presidentea Yanukovich boteretik kendu zuten, Poroshenko ipini eta horrek errusierari ofizialtasuna ezabatzea erabaki zuen, besteak beste. Orduan piztu zen gaur arte iraun duen haserrea eta Krimeak aurrena eta Luhansk eta Donetskek ondoren erreferenduma egin, independentzia aldarrikatu eta Errusiarekin bat egiteko erabakia hartu zuten. Mugimendu horiei erantzunez hasi ziren orain eguneroko zerbait bihurtu diren gobernuaren bonbardaketak. Genozidio politika horri Zelenski hurrengo presidenteak jarraipena eman zion eta, gorrotoak eraginda, ukrainarrak ez balira bezala kolpatu zituen hasieratik Donbasseko ukrainarrak. NBEren arabera, 2022ra bitartean 3.400 zibil hil zituen armada ukrainarrak. Oraingo eguneroko bonbardaketekin kopurua handituz doa etengabe.
EB hasieratik ari da Zelenski babesten. Inoiz armada bati eman zaion arma kopururik erraldoiena eta hemengo herritarren bizimodua hobetzeko beharrezkoak diren milioika euro ematen ari zaizkio
EB hasieratik ari da Zelenski babesten. Inoiz armada bati eman zaion arma kopururik erraldoiena eta hemengo herritarren bizimodua hobetzeko beharrezkoak diren milioika euro ematen ari zaizkio. Nahiz genozidio horren berri izan eta nazismoa indartzen ari dela ongi jakin. Halaber, badaki Errusiaren ekonomia kaltetzeko hartu dituzten neurriek Errusiari ez baina Europako mendebaldeko herritarroi egiten digutela kalte, janaria eta energia garestituta, enpresak ixtera edo kanpora joatera behartuta, langabezia handituta, e.a. Eta bitartean, zein politika ari da egiten presidentea laguntza horren truke?
Aurrez azaldu dugun genozidioari orain bere ifrentzua erantsi beharko genioke: kultura errusiarraren desagerpena. Eskolan eta unibertsitatean ezin da errusieraz ikasi, liburu dendetan errusieraz idatzitako liburuak ezin dira saldu, liburutegietatik hizkuntza horretaz idatzitako liburuak erretiratu egin dituzte... Ehunka urtez errotuta egon den erlijio ortodoxo errusiarraren elizak erretzen eta suntsitzen eta apaizak eta monjak atxilotzen ari dira… Errusiar sentimenduekin bat egiten duten komunikabide, alderdi politiko eta sindikatuak itxi edota legez kanpo utzi eta militante ugari kartzelaratu dituzte. Bitartean, ikur naziak nonahi erakusten dituzte.
Izaten ari diren milaka hildakoak ekidin zitezkeen Bielorrusiako Minsk hirian 2015ean sinatu zuten hitzarmena errespetatu izan balute. Alemaniako buru Angela Merkelek 2022ko abenduan mundu osora hedatu zuen ez zutela inoiz sinatutakoa betetzeko asmorik izan. Egun batzuk geroago, Boris Johnson Britainia Handiko lehen ministroak eta François Holland Frantziako presidenteak mezu bera errepikatu zuten. Ondorioz, NATOk zortzi urteko tartea izan zuen Ukrainan Europako mendebaldeko armada indartsuena osatzeko. NATO-AEB-EB hirukoak ziria sartu zien Errusiari, Luhanski eta Donetski.
Bere biziraupena arriskuan ikusita, Errusiak bi erabaki hartu zuen 2022an: Minskeko prozesu faltsuari amaiera eman “operazio militar berezia” aktibatuta eta Txinarekin eta mundu osoko herrialde askorekin hitzarmen berriak sinatu, mundu multipolarrari bide berriak zabaldutzeko. BRICS indartu, desdolarizazioa arma nagusitzat hartu eta mundu multipolarra abiarazi dute. Europan badugu zer hausnartu.
*Kalitatezko informazioa jasotzeko bi aukera: Miguel Ruiz Calvoren Youtubeko kanala eta Negocios TV (negocios.com)
Joan Mari Beloki Kortexarena