Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariak atzo azaldu zuen ez duela uste EA eta Alternatiba ETAren estrategiari laguntzen ari direnik. Gaineratu zuenez, Konstituzio Auzitegiak “indarkeriaren aurka” dauden alderdien “eskubideak bermatzea” eta bihar hauteskundeetara aurkezten uztea espero du.
Gemma Zabaleta PSE-EEko kideak azaldu du ez dagoela Gorenaren erabakiarekin ados, eta sei epaileen boto partikularraren alde agertu da "argi eta garbi". Sei epaileek emandako argudioak "oso sendoak" direla, eta "EA eta Alternatiba bezalako alderdi demokratikoak" bozetara ezin aurkeztu ahal izateak "kezkatu" egiten duela adierazi du.