argia.eus
INPRIMATU
Gehienezko alokairua 650 eurokoa izatea adostu du Nafarroako Gobernuak Testa funts putrearekin
  • Testa funts putreak Nafarroan dituen 390 etxebizitzetako familiak kezkatuta zeuden, alokairu igoerak iragarri zizkielako Testak berak. Nafarroako Gobernuak, baina, akordioa egin du funts putrearekin, gehienezko alokairua 650 eurokoa izan dadin eta bizilagunak bertan bizitzen jarraitu ahal izan dezaten.

ARGIA @argia 2020ko otsailaren 18a

Maizterrak orain arteko proportzioan Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza jasotzen jarraituko dutela gaineratu du Jose Maria Aierdi Nafarroako Gobernuko presidenteordeak. Halaber, “etxebizitzaren tamainaren arabera, logela bat eta biko etxebizitzak ere badirelako, 650 euro baino gutxiagoko alokairua kobratuko da eta kopuru horiek negoziatzen ari gara”, azaldu du. Akordioak atzeraeraginezko izaera du: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko da aintzat.

Jabearen eta maizterraren arteko kontratuen ziklo berri bat irekitzen da, zazpi urtekoa, “390 etxebizitza horietako familien egonkortasuna bermatzea ahalbidetuko duena”, Aierdiren hitzetan.