[Zigortzaileak filma zuzendu du Arantza Ibarrak. Bullyngari buruzko filma da, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztuko dute larunbatean, 17:00etan Principal aretoan]
"Gidoia idatzi nebanean, buelta asko emon neutsozan eta hezitzaile askogaz berba egin neban. Pelikulan neskatxu baten buruan sartzen gara eta nahikotxu bigunduta dago gaia. Nire asmoa ez da nagusien gustuko dan bullyng-ari buruzko pelikula sakon bat egitea, umeentzako filma egitea baino. Eskolako erasoak umeek eurek egiten ditue eta konturatu behar dira zer egiten daben. Horregaitik, pelikulea momentu dibertigarriak pasetako eginda dago. Umeek ez dabe nahi irakaspen edo lezinorik, olgeta, jolasa eta denpora-pasa baino".