Gehiago Gara ekimenaren helburua da "egungo gizartean haurren heriotzaren gaiaren aurrean hitz egiteko zailtasuna eta ezina eraldatzea, hezkuntzan, osasungintzan eta erakunde ezberdinetan esku-hartuz", diote hedabideetara bidalitako oharrean: "Antzuolako festan elkartuko garen guztiak, arrazoi ezberdinengatik izanda ere, gure seme-alaba, iloba, ikasle, lagun... galdu izanak lotzen gaitu. Guztiok sentitu dugu mina geure azalean eta hortik ikasitakoak elkar ulertzera eta babesgunea sortzera eraman gaitu".
"Minak zeharkatuz, egun honetan gure haurrak bizipozetik oroitu eta gure irribarrea eskaintzera gatoz", azaldu du ekimen herritarrak. "Emozio guztiei tokia eginez eta gure haurrak gogoratuz abestu, dantzatu, marraztu eta elkarrekin egingo dugun hamaiketakoarekin bukatuko dugu". Egitarauari buruz ez dute xehetasun gehiagorik eman, ez baitute nahi jendea gerturatzerik antolatutako ekitaldien edota parte hartuko duten pertsonen arabera, Hil Argi elkarteko kide Nere Erkiagak azaldu digunez, gaineratu digun arren egitaraua "polita" izango dela. Helburua gehiago da haurrak galdu dituzten familiei aukera ematea antolatzaileekin zein beste familia batzuekin biltzeko.
Gehiago Gara abestia
Entzun Txost taldeak iaz sortutako Gehiago Gara kanta: