argia.eus
INPRIMATU
Gdeim Izik-eko auzipetuentzat hogei urtetik bizi osorako kartzela zigorrak
  • Gdeim Izik Duintasunaren Kanpalekua bezala izendatutakoa desegitera joandako hamaika poliziaren hilketa egotzi diete 23 auzipetu sahararrei. 2010ekoak dira gertaerak.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2017ko uztailaren 19a
Gdeim Izik-eko auzipetuak bigarren epaiketan (arg.: eldiario.es).

Bigarren epaiketa izan da Rabateko Helegite Auzitegian egin dena. Lehena, Auzitegi Militarrak egindakoa, bertan behera utzi zuten “forma akatsak” zeudela argudiatuta. Bigarren epaiketa honetan bi auzipetu aske geratu dira sei urte eta erdiko eta lau urte eta bost hilabeteko kondenak jaso baitituzte; eta 2010etik preso egon direnez, kondenak adierazitako denbora baino gehiago pasa dute ziegan. Beste hogeita bat kideei, ordea, hogei urtetik bizi osora arteko zigorrak ezarri dizkie Marokoko epaitegiak.

Torturapean deklaratu zutela salatu dute behin eta berriz auzipetuek. Hassana Aalia da Gdeim Izik-eko akusatuetako bat; atxiloketa garaian Euskal Herrian zegoen eta gerora lortu du asilo politikoa ematea. Gurean bezala nazioartean ibili da bere kideen eta Mendebaldeko Sahararen egoera azaltzen. Epaiketa politikoa dela salatu du.

Orain astebete komunikatua atera zuten Gdeim Izik-eko auzipetuek.