argia.eus
INPRIMATU
Gaztezulok webgunea berritu du garai berrietara egokitzeko
  • Gaztezulo hilabetekari euskaldunak berrikuntzak aurkeztu ditu Interneteko atarian. Aldaketen bitartez gazteriaren sektore zabalenari heltzea dute xede, webgunean azaldu duten moduan.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko otsailaren 02a

Soiltasuna, ikus-entzunezko edukien indarra eta sareko hedapena dira berrikuntza nagusiak. Atari berrian eskainiko dituzte, besteak beste, gazteriaren intereseko gaiei lotutako elkarrizketa eta erreportaje sakonak, azken orduko albisteak, argazki galeriak eta astebururako planak.   

Sare sozialen garaietara moldatzeko beharraz jabetuta, sakelako telefonora zein bestelako dispositibo digitaletara egokitu dute aldizkaria, edukietara “klik batean” sarbide emanez.

Harpidetza sistema

Hemen ere berrikuntzekin datoz gaztezulotarrak. Urtean 22 euroko ordainketa bat eginez aldizkaria etxean jasotzeaz gain beste hainbat zerbitzu eskuratu ahal izango dituzte abonatuek: kontzertuetarako sarrerak, egonaldiak, diseinuko arropak eta diskoak, besteak beste.