argia.eus
INPRIMATU
Gaztetxeetan ospatuko dute Euskal Herria Zuzenean proiektuaren 20. urteurrena
  • Gaztetxe tourra igandean Uztaritzen hasi eta Ipar Euskal Herriko gaztetxeetatik pasako da iraila eta azaroa bitartean. Helburua, “balore komunek batzen dituzten gazteen arteko loturak atxikitzearen garrantzia oroitaraztea”.

Judith Perez @judyjudd 2014ko irailaren 25a
Gaztetxe tourra irailaren 28an hasiko da Uztaritzen.

“Gaztetxeak gure kulturaren adierazpide eta bizigune dira Euskal Herriko txoko guzietan. Azken 20 urteetan gaztetxeetako kideek EHZ proiektuan parte hartzen dute laguntzaile gisa”, adierazi dute EHZko antolatzaileek ohar batean.

Kontzertuek, triki-poteoek, bazkariek edo gaztetxeetako lagunei bururatzen zaien beste edozein ideiak leku izango dute Gaztetxe tourrean: “Festa giroan elkartu, trukatu eta partekatzeko aukera izango da”.

EHZko antolatzaileek azaldu dutenez, ekimen honek laguntzaile berriak bildu eta jaialdiaren eta gaztetxeen proiektuak ezagutzeko aukera emango du.

Hauek dira Gaztetxe tourraren hitzorduak:

Iraila:

28 Uztaritze (Lapurtarren Biltzarra)

Urria:

3 Donapaule

11 Makea

18 Hazparne

24 Itsasu

Azaroa:

22 Azkaine

28 edo 29 Donibane Garazi