argia.eus
INPRIMATU
Gaztetxeen eta Gazte Asanbladen arteko topaketak antolatu dituzte Laudion
  • Laudioko Gazte Asanbladak, Aiaraldeko beste asanbladekin elkarlanean, Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen topaketak antolatu dituzte martxoaren 13tik 15era. “Ametsak errotuz” izenpean, egitarau zabala antolatu dute Laudion.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko otsailaren 27a

Gaztetxeetako eta gazte asanbladetako kideen arteko harremana eta eztabaida sustatzeko asmoarekin antolatu da hitzordua antolatzaileek prentsa ohar bidez adierazi dutenez.

Topaketen antolatzaileak Asturiasko lagun batzuen proposamenean oinarritu dira topaketak antolatzeko. Gaztetxe eta Gazte Asanbladen izaera, filosofia eta funtzionamendua Espainiako Estatu mailan erakustea xede izango duen dokumental bat egiten ari dira asturiarrak eta dokumentalerako grabazioak egiten izango dira topaketetan.

Kanpalekua egongo da topaketetara animatzen direnentzako eta ostiral nahiz larunbat gauean kontzertuak izango dira. Bestalde, mahai-inguruak, kafe-tertuliak eta dokumentalaren aurkezpen proiekzioa daude topaketen egitarauaren barruan. Izena emateko ametsakerrotuz@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar da eta mezuan gaztetxe edo asanblada bakoitzeko zenbat kide gerturatuko diren Laudiora esan beharra dago. Topaketetako kanpalekuak, bazkariak eta gosariak hamar euroko prezioa du eta pultserak bertan emango dira.

Jarraian, Ametsak errotuz topaketen egitaraua: