Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.
Bere ibilbideari egindako aitortza da saria eta Muguruzak gaztetxeei eta Donostiako Egia auzoan dagoen Le Bukowski aretoari eskaini zion. "Gaztetxerik gabe ezingo zen ulertu nire musikari ibilbidea", azaldu zuen Muguruzak eta gogora ekarri zuen Donostian bere azken kontzertua Kortxoenea gaztetxean eman zuela.
Le Bukowski aretoaz ere hitz egin zuen, Adarra saria mereziko lukeela esanez. "Espazio horiek arriskupean daude, zaindu Bukowski" esan zuen, Eneko Goia alkatea ondoan zuela.
Behean ikus dezakezue Muguruzaren hitzaldia osorik.