argia.eus
INPRIMATU
Gaztetxearen beharra argiztatu du Hendaiako Sasikok, aste erabakiorrean
  • Herritarren babes handia jaso du Hendaiako Sasiko Gaztetxeak antolatutako Argi Hasteak. Larunbatean 70 bat lagun bildu ziren antolatu bazkarian, eta kasik bi urteotako okupazioan gaztetxetik iragan diren musika taldeen kontzertuen ondotik ere, igandean bertso saio batekin borobildu zuten astea.

Antxeta Irratia 2018ko apirilaren 24a

Astelehenean jasoko dute joan den otsailean izandako epaiketaren emaitza, eta litekeena da, Orioko eraikinaren Pariseko Ospitaleak jabetzak etxea berreskuratu ahal izatea. Edozein kasutan, gazte asanbladatik bilan ezinhobea egin dute, astebetez egin duten indar honi buruz.

Dena dela, bi urteotan gaztetxe baten beharra dagoela erakutsi dutelakoan daude. Eta Herriko Etxeari ere, honako mezua helarazi diote. Bien bitartean, Urruñako Gazte Asanbladak Hendaiako gaztetxeari sustengua adierazi nahi izan dio, eta apirilaren 28an, gaualdia antolatu dute, “Hendaiako Gaztetxea, noiz, nola, zertarako” izenburupeko hitzaldia barne.

Izan ere, gogoan hartu behar da, astelehenean jakingo dutela epaiaren deliberoa. Eta 2016ko ekainaren 11z geroztik okupatutako etxea utzi behar izango dutelakoan ere, Pariseko Ospitaleak-ek okupazioaren hilabete bakotseko 500 euroko kalte-ordainak galdegiten dizkiela, bai eta 1.500 euro  gehiago kalte moraletan. Orotara, 12.000 eurotik gora.

Albiste hau Antxeta Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentzari esker ekarri dugu.