argia.eus
INPRIMATU
Hondarribiko gaztetxea tarteko desadostasunak udala eta gazte asanbladaren artean
  • Hondarribiko gaztetxearen egoerari buruz, joan den ostegunean udal gobernuak eta gazte asanbladak izandako bileraren ondotik, Udal Gobernu jeltzaleak argi utzi nahi izan du, izan eliza, izan gazteen erabilerarako, udal arkitektoak baieztatu duela Egiluz jauregia ez dagoela erabiltzeko baldintza egokietan.

Antxeta Irratia 2020ko martxoaren 03a
Hondarribiko gaztetxea.

Aste honetan berriz ere biltzeko prest agertu da alkatea. Baina Txomin Sagarzazuk eraikinak izan ditzazkeen segurtasun arazoak direla-eta «kezka» agertu du, eta egoera ikusita ez du uste Udalak bitartekari lana egitetik haratago joan daitekeekin. Hau da, Udalak ez du Egiluz jauregia erosi ala alokatuko gazteek erabil dezaten. Aterabide bakarra une hontan, eraikinaren egoera ikusita, eta epaileek gaztetxea desalojatzeko agindua edozein unetan eman daitekeela ikusirik, alternatibak bilatzea da. Eta zentzu hortan, gazte asanbladak gezurtatu badu ere, alkateak dio, bere garaian Puntaleko Gazte Xaiarekin egin zen bezala, gazteei gainerako elkarteei eskaintzen zaizkien baldintza beretan udal instalazioak baliatzeko aukera proposatu diela. Udalak oroitarazi nahi izan du, Gazte Xaiaren kasuan, Mugiri elkartea sortu zutela gazteek hau erabili ahal izateko, eta 2018ko udazkenean gazteek giltzak entregatu zituztelarik behar ez zutelako, ondoko udaberrian okupatu zutela Egiluz jauregia.

Gazte asanbladatik diote, aldiz, Egiluz jauregia okupatu zutenetik egitura indartsua zela bermatu dutela, eta Udalak aurpegia zuritu baino ez duela egiten. Baina hautua egina duela desalojoaren alde.