argia.eus
INPRIMATU
Gaztetxe eta gazte asanbladen III. topaketak egingo dituzte asteburuan, Iruñean
  • Martxoaren 24, 25 eta 26an egingo dituzte, Arrotxapean. Harremanak, bizitzarako esparruak eta autodefentsa landuko dituzte, besteak beste.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko martxoaren 21a

Oñatiko topaketetan ateratako ondorioak oinarritzat hartuta egingo dituzte Arrotxapean gaztetxe eta gazte asanbladen III.topaketak, martxoaren 24, 25 eta 26an. Egitaraua ere aurkeztu dute jada: harremanak, bizitzarako esparruak eta autodefentsa landuko dituzte, besteak beste.

-Autodefentsa: Norbera babesteko eta elkarlanerako tresnen sorkuntzan sakonduko du.

-Harremanak: Botere eta genero harremanen lanketa burutzea eta horiei aurre egiteko tresneria garatzea.

-Bizitzarako esparruak: Ildo honek bizitzako esparru ezberdinetan (hezkuntzan, elikaduran...) ekoizpen eta sorkuntzarako bitartekoak eskuratu, sortu eta kolektibizatzeko planteamenduak martxan jarri nahi ditu.

Guztietan autogestioa izango dute oinarri, baita elkarren arteko zaintza ere.

Izen emateak errazteko sareakgtgtopaketak@gmail.com helbidera idazteko eskatu dute.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra