argia.eus
INPRIMATU
Gaztetxe eta Gazte Asanbladen 3. topaketak, 24tik 26ra Iruñean
  • Autodefentsa, botere harremanak eta bizitzarako esparruak ardatz izanik, Errotxapeako gaztetxean egingo dituzte Euskal Herriko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen 3. topaketetako ekitaldi gehienak.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 13a
Laudion egin ziren lehendabiziko topaketak, eta Oñatin bigarren edizioa. Orduan hasitako eztabaida prozesuari segida emango diote Iruñean. / Borroka garaia da

Sustatzaileen asmoa da topaketak baliatzea proiektu zehatzak abiarazi eta gaztetxeen arteko saretzea hasteko. Ekimena aipatutako hiru ildo nagusietan banatuko da:

Bizitzako esparruak: "Autogestioa praktika politiko eta sozial gisa harturik, ekoizpen eta sorkuntzarako bitartekoak eskuratu eta garatzeko ildoa dugu hau. Autogestioaren praktika hainbat esparruetara (elikadura, etxebizitza, sorkuntza, hezkuntza, osasungitza,…) zabaltzearen beharrean sakonduko du".

Harremanak: "Gure artean eraikitzen ditugun harremanen zaintza eta kudeaketarako lan ildoa. Asanbladaren izaera kolektiboan eta botere harremanen (sexuari, adinari… dagokionez) identifikazioan sakonduko du eta horiek kudeatzeko tresneria eskaini".

Autodefentsa: "Beste eredu eta harreman sozial berriak eraikitze bidean sortzen ditugun proiektu, okupatzen ditugun gaztetxeak eta jada daudenak defendatzeko autodefentsaren praktikan sakontzea nahitaezkoa dugu. Gu geu babesteko garatuko ditugun saretze eta elkarlanerako tresnak sortzea, alegia. Lan ildo honek horretan sakonduko du".

Izena emateko mezua bidali behar da sareakgtgtopaketak@gmail.com helbidera.

Egitaraua: