argia.eus
INPRIMATU
Mikel Garai
“Gaztetxe batek autoekoiztu eta autofinantziatutako Euskal Herriko lehenengo fikziozko filma da ‘Mari’”
  • Oñatiko Antixena Gaztetxeak 10 urte bete ditu. Urteurren borobil honetaz gain, Oñatin beste urteurren berezi bat ospatzeko aitzakia ere badaukate: Oñatiko Gaztetxe mugimenduaren 40.urteurrena. Urteurrenaren harira Mari, ixilik nahi gaituztenean 45 minutuko fikziozko filma osatu dute.

Hala Bedi @halabedi 2022ko azaroaren 22a

Oñatiko Antixena Gaztetxeak 10 urte bete ditu. Urteurren borobil honetaz gain, Oñatin beste urteurren berezi bat ospatzeko aitzakia ere badaukate: Oñatiko Gaztetxe mugimenduaren 40.urteurrena.

1982an Oñatiko lehenengo gaztetxearen hastapenak izan ziren eta ordutik gaurdaino, belaunaldiz belaunaldi, gaztetxe mugimendua bere gorabeherekin bizirik mantendu da herrian. Oñatiko eta Euskal Herri osoko gaztetxe eta gaztetxekide orori aitortza egitea erabaki zuten asanbladan. Ideia horiei buelta batzuk emanez lan-taldea sortu eta segidan jarri zuten proiektua martxan: fikziozko filma.

Mari, ixilik nahi gaituztenean 45 minutuko fikziozko filmean, Oñatiko gaztetxearen desalojoa saihesteko borrokan buru belarri murgilduko den Mari da protagonista. Gatazka honen ondorioz, udalaren aurka egiteaz gain, familian eta asanbladan sortuko zaizkion liskarrei ere aurre egin beharko die.

Filmaz hitz egiteko, Hala Bediko Hizpidean saioan Antixena gaztetxeko kide eta pelikularen egileetako bat Mikel Garai izan dute.