Oposizioak sinatutako gutunean dimisioa eskatu diote eta egin ezean «lintxamendu komunikatiboa» hasiko dutela diote.
Gazteluko Udalak ez ohiko osoko bilkura berezia egingo du etzi, ostirala, 20:00etatik aurrera. Puntu bakarra landuko dute bertan; oposizioko Udaberri Taldearen izenean alkateak etxean jaso duen gutuna.
Gutunean bere dimisioa eskatzen dute eta egin ezean, «lintxamendu komunikatiboa hasteko mehatxua» egiten diotela esan du udalak. «Gutun honen larritasuna tarteko, Udalak pleno berezia deitzea erabaki du», gaineratu du.
lbiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.