argia.eus
INPRIMATU
Gazteluko plaza: hamabost urte lurra altxatu zutenetik
  • Hamabost urte dira Iruñeko Gazteluko plazan aparkalekua eraikitzeko obrak egin zituztenetik, herritarren protesta artean; zuhaitz mordoa moztu eta ondare historikoa suntsitu zuten.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko uztailaren 29a
(Argazkia: Memorias del Viejo Pamplona)

Lehen argi izpiak atera gabe ekin zioten aparkalekuaren eraikuntza lanei, 05:00etan, Alde Zaharreko auzokideak lo zirela. Hiria ernatu gabe zegoela. Ez zen kasualitatea izan. Iruñeko Gazteluko plazako obrak gatazka iturri izan ziren, eta, horregatik, motozerra eta hondeamakina eskutan oraindik gau zenean hasi ziren lanean. Uztailak 23 zituen orduan, eta 2001. urtea zen. Hamabost urte igaro dira.

Historialariek salatu dute ondare arkeologikoa kontuan hartu gabe egin zituztela obrak, ez zutela plazaren azpian zegoen aberastasun historikoa aintzat hartu, lanak ez baitzeuden aurkikuntza arkeologikoen emaitzaren arabera mugatuta.

Gazteluko plazaren aldeko plataformak liburua argitaratu zuen, besteak beste, Humberto Astibia, Joseba Asiron, Mikel Sorauren, Pablo Antoñana, Pello Iraizozen artikuluekin.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra