argia.eus
INPRIMATU
Gazteen protesta eta grebak, klimaren aldaketa geldiarazteko Lapurdiko BABn
  • Mobilizazioak abian dira Frantziako Estatuan. Goizean lizeoetako ikasle asko kalera atera da. Frantziako Gobernuak gaiaz eztabaidatzera eta kontzientzia hartzera deitu dute. Ikasleek harago joan nahi dute. Bihar larunbatean, nazioarteko mobilizazioek segituko dute karriketan.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2019ko martxoaren 15a
1.200 pertsona bildu ziren iaz klima zaintzaren alde, Baionako Herriko Etxean.

Klimaren aldeko nazioarteko mobilizazioa da egun: Friday for the future (Ostirala geroaren alde). Klimaren aldeko grebek eta manifestazioek Frantziako Gobernuaren politika eskasa salatzea dute helburu. Iparraldean ez ezik, Hegoaldean ere, Bilbo, Donostia eta Gasteizen gisa bereko protestak daude goizean. Espainiako Gobernuaren politika ere ez da onetsia.

Fridays for future Pays Basque lemapean babestu dute EELV ekologistek  Baionako Herriko Etxe aitzinean goizeko 9etan. Bizi! mugimenduak berriz, Angelun, Cadran biribilgunean, 10:30ean.  

Klimaren aldeko nazioarteko egunean Lizeoko ikasleak izanen dira aitzinean: “Ez du balio ikasten jarraitzea jarraitu, etorkizunik ez bada, Gobernuak berak, ez badu deus egiten klimaren egoera larria aldatzeko?”, galdetu dute lizeoetako ikasleek.