argia.eus
INPRIMATU
Adin txikikoen eutanasia ere onartu du Belgikak
  • Adin muga ez da Belgikan oztopo izango eutanasia egiteko. Lege berriarekin, gaixotasun sendaezinak dituzten gazteak eskubide horren jabe izango dira hainbat baldintza betez gero.

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 13a
Adinez beherakoek gurasoen oniritzia izan beharko dute, eta txosten psikiatriko batek demostratu beharko du pertsona nahikoa helduak direla. (Argazkia: El Expresso)

Esaterako, adin txikikoen gurasoen oniritzia izan beharko dute, eta txosten psikiatriko batek demostratu beharko du pertsona "heldua" dela. Arindu ezin daitekeen sufrimendua pairatzen duten gaixo terminalak babestuko ditu lege berriak.

"Heldutasuna" nola neurtu da polemika piztu duen gakoetako bat.

Herbehereak ziren gaur arte gazteen eutanasia aintzat hartzen zuten bakarrak, 12-18 urteko nerabeen kasuetarako. Belgikak, adin muga bat zehaztu ordez, heldutasun mentala jarri du erreferentzia gisa. Hori egin duen lehen herrialdea da.

Luxenburgon ere legezkoa da eutanasia.

Diputatuen Kongresuak gaur onartuko du lege berria, eztabaida luzeen ostean. Zentro-ezkerrak, liberalek eta Berdeek alde bozkatzea aurreikusten da; aitzitik, aurkako bozka emango du zentro-eskuinak.

Herritarren %74 dago legeak adin txikikoak ere aintzat hartzearen alde. Logikoa den moduan, orohar eutanasiaren aurka dagoen Eliza Katolikoak gogor kritikatu du egitasmoa.