argia.eus
INPRIMATU
Gazteen atxiloketetan legez kanpo jokatzen ari direla salatu dute auzitegietan
  • Xabat Moran, Ainhoa Villaverde, Marina Sagastizabal eta Bergoi Madernaz atxilotuen abokatu Kepa Mancisidorren esanetan, “atxilotu eta 72 ordura epailearen aurretik pasa behar zuten beraien egoera berrikustera”. Hala gertatu ez denez, salaketa jartzea erabaki dute eta libre uzteko eskatu.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 11
Libre dinamikaren irudia Santutxun. (Argazkia: IƱigo Azkona).

Asteazkenean atxilotutako gazteen abokatuak eta senitartekoek atxiloketak salatu dituzte Bilboko eta Gasteizko auzitegietan “legez kanpokoak” direla argudiatuta.

Mancisidorrek azaldu duenez, epailearen sententzia oraindik ez da irmoa eta horrenbestez, “ez da nahikoa gazteen egoera aldatzeko, bermepean saihets daitekeen behin behineko espetxeratzea izan beharko luke”.

Epailearen sententziarekin gazteak atxilotu zitzaketela onartu du abokatuak baina “72 ordu ondoren epailearen aurretik igaro behar” zutela. Zaballako eta Basauriko espetxeetan daude lau gazteak.

Asteazkenean atxilotu zituzten auzipetuta zeuden hamasei gazteetatik lau. Epaileak zazpi zigortu ditu eta beste bederatziak absolbitu. Sententziaren berri izan baino lehen atxilotu ditu poliziak.