Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira.
Diario Socialistak Europako Gizarte Inkestako, Amerikako Gizarte Inkesta Orokorreko eta Koreako Gizarte Inkestako datuak baliatu ditu, eta argitara ekarri du 18-29 urte arteko gazteen baloreak azken hogei urteetan aldaketa izan dutela. Gizonak posizio "kontserbadoreagoetan" kokatzen dira, emakumeak "liberalagoetan". Datuei jarraiki, orain dela hogei urte generoen arteko desberdintasun nabaririk ez bazegoen, gaur gizonek emakumeekiko duten arrakala 25 puntukoa da ehunekotan, liberal kontsideratzen diren gazteen artean. Gizon gazteak gertuago kokatzen dira "emakumeen eskubideak urrunegi joan dira" baieztapenetik gizon zaharragoak baino.
The Economisten aburuz, arrakalaren erantzulea errendimendu akademikoa da. Ikerketan jasotzen denez, Europar Batasunean emakume gazteen %46ak unibertsitate titulua eskuratzen du, gizonen %35aren aurrean; 2002tik bikoiztu egin den aldea da. Halaber, herrialde aberatsetan mutilen %28ak ez du oinarrizko irakurketa-maila eskuratzen, nesken % 18arekin alderatuta.
Beste aldagai garrantzitsu bat genero-berdintasunean eginiko aurrerapenak direla dio The Economistek. Emakume batzuek generoak sortzen dituen desberdintasunak leuntzean "karrera arrakastatsuak" lortu dituzte. Horrek gizonengan erreakzioa sortu du eta "estatus erlatiboa" galdu dutela leporatzen diete emakumeei.
Horrelako datuek etorkizunera begira "gizarte-talka" sor dezakete Diario Socialistaren, Alemaniako FyD edo Portugaleko Chega bezalako alderdiek gizonen atsekabea kapitalizatu dutelako eta olatu erreakzionario gisa hedatzen ari direlako Europa osotik. Horiek gizarte zatiketa elikatu dute eta iritzi publikoa polarizatu ere; gainera, eztabaida publikoa baldintzatuko duela adierazi du Diario Socialistak "erabat irrazionalak" eta "edukirik gabeak" bihurtzeraino.
Bukatzeko buruaz