8.000 lagun eta 2.000 txandatik gora. Zenbaki horiek utzi ditu Ernaik eta Aitzinak Lemoan antolaturiko Gazte Topaguneak. Baita hamaika irakaspen, bizipen eta ilusio ere. Bulkada Berrien Garaia Da dinamika sortu zela urte bat bete den honetan balorazio positiboa egin dute Ernaik eta Aitzinak egindako ibilbideaz, eta Lemoako Gazte Topagunean ikasitako guztia herri, ikastetxe eta auzoetara eramateko deia egin dute: "Indar pila batekin bueltatzen gara herrietara, kaleetara, gaztetxeetara... eta toki horiek guztiak indarrez beteko ditugu, bulkada berrien garaia delako".
Ehunka bolondresek egindako lana txalotu dute gazte antolakundeek, horiek gabe ez baitzen posible izango Topagunea aurrera ateratzea.
Esker berezia eskaini nahi izan diete Lemoako herritarrei Gazte Topagunearen antolakuntzan erakutsitako prestutasun eta harreragatik: "Haiek gabe hau ez litzateke hain erraza edo atsegina izango".
Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu.