Gazte Koordinadora Sozialistako eta Ikasle Abertzaleakeko kideek antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Adierazi dutenez, "aisirako, sozializaziorako eta ospakizunerako tartea eskaintzeaz gain, antolakuntzarako deia zabaltzeko elkargune bat izan nahi du Topaguneak".
Krisi testuinguruan "antolakuntza independente baten" beharra azpimarratu dute Topagunearen deitzaileek: "Oinarrizko eskubideen ezabapenaren, bizitzaren garestitzearen, eta oro har, bizi kalitatearen okertzearen aurrean, komunismoaren beharrezkotasuna mahaigaineratu nahi dugu. Hauxe da, beraz, Topagunearen helburu zentrala: komunismoaren gaurkotasunaz nahiz gazteok independenteki antolatzeak duen garrantziaz eztabaidatzeko eta solasteko espazio izatea".
Adierazi dutenez, datozen asteetan emango dute egitarauaren berri eta sarrerak ere laster jarriko dituzte eskura.