argia.eus
INPRIMATU
“Gazte soziologia pixkanaka iraultza prozesura batzea da gure helburua”
  • Gazte Sozialiston Topagunea antolatuko dute Azpeitian, ekainaren 12tik 16ra bitartean, Ikasle Abertzaleak antolakundearekin elkarlanean. Hala Bedik GKS-ko bi kide elkarrizketatu ditu.

Hala Bedi @halabedi 2019ko ekainaren 07a
Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpena, Azpeitian.

  Elkarrizketa hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

Otsailean aurkeztu zen GKS, Gazte Koordinadora Sozialista, Gasteizko Auzolana Pilotalekuan. Bi kiderekin hitz egiteko aukera izan dugu Hizpidean, GKSk irratirako emandako lehen elkarrizketan.

Lehen elkarrizketa izanik, antolakundearen nondik norakoak ezagutu nahi izan ditugu. Nondik sortzen den, zergatik den Gazte Koordinadora Sozialista, antolakundearen helburuak, gazte prespektibaz egiten duten irakurketa…

GKSk Euskal Herriko eszenatoki politikoan egingo duen ekarpena ikusteko dagoela diote, hilabete gutxiko bizitza baitauka oraindik eragile honek. Klase ikuspegia txertatzeko beharra azpimarratu dute, eta Euskal Estatu Sozialista eratzeko bidean pausoak emateko asmoa erakutsi dute.

Ikasle Abertzaleak antolakundearekin Gazte Sozialiston Topaguena ospatuko dute Azpeitian, ekainaren 12tik 16ra bitartean, eta ekimen honen nondik norakoak ere eman dituzte. Elkarrizketa osoa hemen entzungai: