argia.eus
INPRIMATU
Gazte musulmanak selfie umoretsu batekin egin die aurre Flandriako ultra-eskuindarrei
  • Eszena asteburu honetakoa da: Anberesen (Flandria) kultura musulmanari buruzko erakusketa antolatu dute. Erakusketa horren kontrako elkarretaratzea deitu zuen Vlaams Belang alderdi ultra-eskuindarrak.

ARGIA @argia 2016ko maiatzaren 16a
Anbereseko argazkiak erakusten du nola egin aurre ultra eskuineko manifestariei umorez (argazkia: Jurgen Augusteyns).

Vice aldizkariak kontatu duenez, erakusketara joan ziren gehienek ez zioten jaramon handirik egin atarian “Stop islam” bezalako mezuak erakusten zituen 40 laguneko taldeari. Lasaitasuna ez zen hautsi, ezta haietako batzuk bisitarien artean zerriki-saltxitxa zatiak banatzen hasi zirenean ere.

Halako batean, Jurgen Augusteyns argazkilariak emakume gazte bat ikusi zuen, hijab zapia buruan eta telefonoa eskuan. Zakia Belkhiri da, 22 urte ditu, eta eskuin muturrari irribarre batekin erantzuten ahal zaiola erakutsi du, mundu osoan zabaltzen ari den selfie-arekin.

Zakia Belkhiriren selfiea oso komentatua izaten ari da sare sozialetan.