argia.eus
INPRIMATU
Gazte independentistak #MarcaEspaƱa-ren aurka
  • Ernaik eta Espainiako Estatuko zenbait gazte antolakunde independentistek –Arran (Herrialde Katalanak), Purna (Aragoi), Isca! eta Briga (Galizia), Yesca (Gaztela), Darreu (Asturias), Inekaren eta Azarug (Kanariar Irlak)]– ekimen bateratua egin dute espainartasunaren ikur diren "Osborne zezenen" aurka.

ARGIA @argia 2014ko ekainaren 19a

Ekimen hau "prekarietatea, miseria eta inposaketa" oinarri dituen #MarcaEspaña kanpainari aurre egiteko burutu dute. Espainiako futbol selekzioa kanporatu berri izan den Munduko Koparen testuinguruan kokatu dute. Haien hitzetan, 'Marca España'ren ezaugarriak baitira jokalariek jasotzen dituzten gehiegizko soldatak, edota Brasilgo herriaren oinarrizko beharrei muzin eginez antolatu den txapelketan parte hartu izana.