"Euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak" manifestazioan parte hartzera deitu ditu Gazte Euskaltzaleen Sareak. Hainbat pertsona ezagunek babestu dute ekimena eta sare honek apirilaren 8an Tolosan aurkezpen hitzaldia emango du.
Apirilaren 5ean Donostian eman du manifestazioaren berri Gazte Euskaltzaleen Sareak, eta "Euskara aurrera" izango du goiburu. Hiri horretan bertan izango da, apirilaren 21ean, arratsaldeko 17:30ean Antiguako zubitik hasita.
Manifestazio horrekin adieraziko dute beste fase bati bide emateko konpromisoa dutela. Ekimen hori babestu dute hainbat pertsona ezagunek, besteak beste, Oinatz Bengoetxeak, Yogurinha Borovak, Lorea Agirrek, Sua Enparantzak, Joanmari Larrartek eta Oier Sanjurjok.
Gazte Euskaltzaleen Sarea hainbat eremutatik osatutako gazteek osatzen dutela adierazia dute Iruñean 2021eko ekainean zabaldu zuten irakurketan: unibertsitateetako ikasle taldeetakoak, gazte mugimenduetakoak, herri eta auzoetako euskara elkartekoak, eta egoerak sarera gehitu dituen beste hainbat gazte.
Hemen irakur daiteke plazaratu zuten irakurketa osorik:
Hemen ekainaren 12ko asanbladaren osteko agerraldian erakutsi genuen konpromiso adierazpena.
Sei hilabete pasa dira, eta horretan berresten gara.
Bai. Euskaraz biziko gara!
— Gazte Euskaltzaleen Sarea (@Gaztealdia) December 3, 2021
Gazte Euskaltzaleen Sarea eta bere lana sakonago ezagutu nahi duenak, apirilaren 8an Tolosan du aukera: 18:00etan Zerkausian Hizkuntzen aldeko herri ekimenak mahai-ingurua egingo dute. Ondoren kontzertuak izango dira.
ADI EKIPOOO!!! Datorren ostiralean denok Tolosara!!! Gazte Euskaltzaleon Aurkezpen ekitaldira???????????? ????????????????????????
Gu ere bertan egongo gara Euskera sustatzeko koiuntura ezin aproposago honetan!!! Eta gero denok korrikara!!!@ZurikeritanB @Gaztealdia pic.twitter.com/m4F93EQ7kD
— Zurikeritan Beltz (@ZurikeritanB) April 3, 2022