argia.eus
INPRIMATU
Gazte etorkin bat Venezian itota hil da irain arrazista artean
  • Pateh Sabally izeneko 22 urteko ganbiarra itota hil zen Veneziako Ubide Handia kanal nagusian urtarrilaren 22an, inguruan jendea begira zuela eta inor gutxik lagundu zion bitartean. Inguruan, hainbat itsasontzi eta vaporetto tradizional ikus daitezke turistaz beterik, Il Corriere de la Serak zabaldutako bideo batean eszenari begira.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2017ko urtarrilaren 30

Begira zeuden batzuek flotagailu bat botatzeko garrasi egiten zuten, besteek mugikorrarekin grabatu. Beste batzuek, "Afrika" edo "zoaz etxera" gisako oihuak bota zituzten. Youtubeko bideoan irri artean entzun daiteke "inozoa da".

 

Barku batetik flotagailuak bota zizkioten azkenean, baina gaztea ez zen hauetara heldu eta ito egin zen. Kasuak polemika piztu du Italian.