Pateh Sabally izeneko 22 urteko ganbiarra itota hil zen Veneziako Ubide Handia kanal nagusian urtarrilaren 22an, inguruan jendea begira zuela eta inor gutxik lagundu zion bitartean. Inguruan, hainbat itsasontzi eta vaporetto tradizional ikus daitezke turistaz beterik, Il Corriere de la Serak zabaldutako bideo batean eszenari begira.
Begira zeuden batzuek flotagailu bat botatzeko garrasi egiten zuten, besteek mugikorrarekin grabatu. Beste batzuek, "Afrika" edo "zoaz etxera" gisako oihuak bota zituzten. Youtubeko bideoan irri artean entzun daiteke "inozoa da".
Barku batetik flotagailuak bota zizkioten azkenean, baina gaztea ez zen hauetara heldu eta ito egin zen. Kasuak polemika piztu du Italian.
Elkarretaratzea egin dute Iruñean asteazkenean SOS Arrazakeria taldeak eta LAB sindikatuak salatzeko zapia buruan erabiltzen duten zenbait emakumeri "mehatxuak" eta "irainak" eragin dizkietela euren lanpostutan. "Ohikoa" den diskriminazioa... [+]
Bost urtean, Inor ez da ilegala proiektuak lau haizetara zabaldu ditu migratzaileen eskubideen aldeko lelodun kamiseta, jertse eta poltsak; elkarlana eta elkartasuna oinarri dituen ekimenak istorio eta bizipen ugari oparitu dizkigu; eta zoritxarrez, inoiz baino biziago... [+]
Eskuin muturraren “diskurtso guztiz arrazisten”arriskuaz ohartarazi du Unai Hualde presidenteak. Bere aburuz, erakundeak giza eskubideak urratzen dituzten jokaerak ekidin behar ditu.
Immigrazioaren Euskal Behatokiaren 2023ko Barometroaren emaitzek diote “2021ko balioetara itzuli dela” euskal gizartearen "tolerantzia-maila". Datuen arabera, horrek lotura zuzena du Ukrainako gerraren kronifikazioarekin eta asilo-eskarien egonkortzearekin.
Profil horretako pertsonen %80 polizia-kontroletan geldiarazia izan da, Frantziako Giza Eskubideen Defendatzaileak ziurtatu duenez. Praktika horrek "komunitate desberdinen eta Poliziaren arteko gatazkak areagotu ditzakeela", ohartarazi izan dute adituek, aspalditik.
2022an Ertzaintzak erregistraturiko gorroto delituen berri eman du Eusko Jaurlaritzak: 438 gertakari guztira, 2021ean baino %57 gehiago. Arrazakeria eta xenofobiari lotutako delituek jarraitzen dute izaten zabalduenak, eta atzetik dituzte sexu-joera edo sexu-identitateari... [+]
Algorithm Watch-ek egindako ikerketa batek azaldu duenez, biktimei egindako test batek biktimen eta erasotzailearen jatorriaz galdetzen du. "Atzerritartzat", ordea, Mendebaldekoak ez direnak baino ez ditu jotzen.
Europako Batasuneko diplomaziaburu den Josep Borrellek kutsu zibilizatzaileko adierazpen xenofobo eta eurozentrista larriak egin ditu Europako Akademia Diplomatikoaren inaugurazio ekitaldian.
2021ean salatutako edo ezagututako gorroto delituen berri eman du Espainiako Barne ministroak. Hego Euskal Herrian, 309 kasu zenbatu dituzte denera, baina askoz gordinagoa da errealitatea: gorroto delituren bat jasan dutenen %80ak ez du salatzen, hainbat ikerketaren arabera.
Oussama, Amine, Ayoub, Es Said, Ahmed, Meriem, Youssef, Zakaria… dira En la calle dokumentaleko protagonistak, eta Poliziarekin eta dendariekin duten tratuaz, lan egiteko eta alokairua lortzeko dituzten zailtasunez eta kalean daramaten bizimodu gogorraz mintzo dira,... [+]
Hendaiako ostatu batean gertatu zen erasoa aurreko igandean. Buruzapia jantzita zuenez, emakume bat eta bere semea tabernatik kanpo utzi zituen ostalari batek.