argia.eus
INPRIMATU
Gazte Egunaren 26. edizioa bihar Larrabetzun

2010ko uztailaren 30

Bihar Larrabetzun (Bizkaian) Gazte Egunaren 26. edizioa ospatuko dute Zaharrak berritzen lelopean. Hori Bai gaztetxea da jaialdiaren antolatzailea eta "inoizko oihartzunik sendo eta indartsuena irauli" nahi duela azaldu du taldeak. Ekitaldiz beteta egongo da eguna: goizeko 11:00etan txistulariak arituko dira, 13:00ean trikipoteoa egingo dute eta arratsaldean beste hainbat ekitaldi izango dira. Eguna amaitzeko Skatu, Sexty Sexers eta Su Ta Gar taldeen kontzertuak izango dira.