Gazte Danbada antolatu dute Ernaik eta Aitzinak martxoaren 25etik 28ra bitartean Laudion, Esna harrapa gaitzala lemapean. Gazte antolakundeek alternatibak eraikitzeari ekin diote azken urteetan eta hori nabari da ekimenetan. Gazteek gazteentzat propio sorturiko hitzorduak zenbait berritasun dakartza aurtengoan. Ernaiko kide Lur Albizuk eskaini dizkigu nondik norakoak.
“Gazteok nahi dugun herri eredua zein den erakutsi nahi dugu”, esan zenuten aurtengo edizioa aurkeztean. Azalduiguzu mesedez.
Azken urtean, alternatiben eraikuntzan finkatu dugu gure jarduera politikoa. Gazte Danbada aukera ezin hobea da hori lantzeko, gazte askoren bilgune izango delako. Funtsezko dugu egungo sistemari aurre egiteko baldintzak sortzea. Hori da Gazte Danbadaren helburua, alegia, ez dugu aisialdira mugatu nahi, bizi dugun prekarietate egoerari eta sistemari berari erantzuteko mekanismoak ere sortu nahi ditugu. Estatu berri bat eratzera bidean, esaterako, zer nolako Euskal Estatua eraiki nahi dugun eztabaidatu behar dugu. Horretan ari gara, eta azken hilabeteetan Gure kabuz ala hil dokumentala landu dugu alternatiben gaia mahai gainean jarri nahian.
Nola antolatzen da Gazte Danbada gisako ekimen bat?
Hainbat lantalde sortu ditugu eta horietako bakoitzak bere ardurak ditu. Gazte Danbadaren kudeaketarako zenbait txanda sortu ditugu, horien artean, hondakinen kudeaketa, segurtasuna... Euskal Herriko gazteen artean banatuko ditugu txanda horiek. Aurten, gainera, “zaintza taldea” sortu dugu lanean ari direnen ongizateari begira; jardunean ibiliko garen gazteon zaintza ezinbestekoa dela iritzi dugu. Alegia, gazte batzuek txanda luzeegiak egin ohi dituzte, batzuetan egoera kaskarrean. Horrelakoak saihestu nahi ditugu, Gazte Danbadan egin beharreko lana modu orekatuan banatu beharra dago. 4.000 gazte inguru bilduko gara; garrantzitsua da ongi antolaturik egotea.
Esna harrapa gaitzala...
Gazteok esna egon behar dugu. Sistema kapitalista heteropatriarkalak ezin gaitu lotan harrapatu, prest egon behar dugu horren aurka borrokatzeko. Bestalde, ezin dugu Euskal Estatua eraikitzeko aukera galdu. Finean, alternatiba eta proiektu propioak sortzen jarraitu behar dugu.
Gazteek bizi duten egoerak hausnarketa behar du?
Askotariko zapalkuntzak bizi ditugu, nazionalak, generozkoak... Aurre egin behar diegu halako bidegabekeriei. Adibidez, azken urteetan bortizki pairatu ditugu prekarietatearen ondorioak eta presente daude horren aurkako aldarriak. Finean, guk sortu behar ditugu egoera iraultzeko baldintzak.
Tentuz landu duzue elikadura burujabetza ere...
Alternatiba propioak eraiki nahi ditugu; bide horretan, ez du zentzurik kanpoko jakiak kontsumitzeak. Elikadura burujabetza funtsezko baldintza da gure eredua eraikitzen jarraitzeko. Bitartekoak jarriko ditugu horretarako: nekazari eta artisau azoka, garagardo azoka... antolatzeaz gain, bertako nekazarien produktuak ere eskainiko ditugu. Haziak landatzen hasi beharra dugu.
Aurten ere generoen gaia landuko duzue. Aurrerapausorik nabari al da gazteen artean?
Ernai antolakundeak hiru urte daroatza prozesu feministan murgildurik. Hala ere, generoen gaiak oraindik ez du behar lukeen pisua gure militantzia esparruetan. Aurrerapausoak eman direla esan daiteke, baina oraindik asko dugu egiteke.
“Nazioarteko ordezkariekin esperientziak trukatu eta elkarlanerako bidea finkatzeko” nahia azaldu duzue. Zergatik?
Gazte Danbadan parada paregabea izango dugu munduko beste eragileekin esperientziak elkartrukatzeko. Nazioarteko talde ugari dator, besteak beste, Brasileko, Irlandako eta Kurdistaneko gazteak gonbidatu ditugu; Espainiako Estatuko nazio zapalduetako jendea ere badator. Garrantzitsua da sare horretan sakontzea. Besteen borrokak ezagutuko ditugu eta horrek gurea elikatuko du. Gainera, gatazka gizarteratzeko ezinbesteko tresna da internazionalismoa. Gatazkaren konponbideari begira ezinbesteko zaigu nazioarteko aktoreen parte hartzea; Espainiako Estatuaren blokeo jarrera deuseztatzen lagun dezakete.
Gazte Danbadak oholtza gainera igotzeko aukera eskainiko die izena eman duten Euskal Herriko gazteek osaturiko musika taldeei. Ekimenak arrakasta izan du?
Sekulako arrakasta izan du. 66 musika taldek eman dute izena; horietatik 27k oholtza txikian joko dute eta Rock Maratoian hartuko dute esku gainerakoek. Oholtza gainean bakerik ez! ekimena aurreko urtean jaio zen. Aurten, oro har, talde gehiagok izango du kontzertua eskaintzeko aukera. Euskal Herrian musika talde ugari dago, horietako asko ezagutzen ez ditugun arren; aitortzekoa da beren jarduna.
Azken bi urteetan Nafarroan antolatu dituzue gazte topaketak, egitaraua Iruñeko Aberri Egunarekin amaituz. Aurten Laudion izango da Gazte Danbada, Iruñetik urrun. Zergatik?
Azken urteotan heldua genuen dinamikarekin amaitu nahi izan dugu. Gazte topaketak urtero herrialde berean egiteak pisua dakar antolaketa aldetik. Nazio ikuspegitik ere garrantzitsua izaten da ekimenaren jarduera eremua hedatzea. Aurten Aberri Eguna ez dugu Iruñean ospatuko, baina tarte bat eskainiko diogu Laudion, ekitaldi baten bidez.
Gazte Danbadan ikasten dena bertan geratzen da?
Ez dut uste. Gazte topaketak txute izan daitezke bertaratzen direnentzat, esperientzia ugari ezagutzen direlako; hitzordu interesgarri asko dago. Hitzaldiek, mahai-inguruek eta abarrek badute ondoriorik gazteengan. Gazte Danbadak hazia jartzen du eta hori nabari da Euskal Herrian.
Adierazpen askatasuna aldarrikatzeko eta "eskuin erreakzionarioaren ofentsibari aurre egiteko" batuko dira. Egun horretarako Euskal Preso Politikoen alde antolatua zuten hitzaldia eta ekitaldia salatu du UPNk, eta hura zelatatzeko agindu du Espainiako Audientzia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.
Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.
Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.
Amenabar enpresak Bilboko Udalaren eskutik apirilaren 4rako agindu duten desalojoaren kontra azaldu dira bilkuran. Poliziak indarrez kanporatu ditu. Ostiral honetan18.30ean, Errekaldeko Plazatik hasiko den manifestaziora batzeko deia luzatu dute gazteek, baita desalojoaren... [+]
Bilboko Udalak eta Amenabar enpresak proiektu urbanistiko baten pean itxi nahi dute 10 urtez auzoko bizitza sozialaren erdigunea izan den topalekua. Horren aurrean, hiriko 55 kolektibok baino gehiagok manifestu bat sinatu dute prozesua gelditzeko exijitzeko.
Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]
EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.
Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.
"Ipar Euskal Herria gaztez odolusten ari da". Sail berriak sortu goi-mailako ikasketetan, etxebizitza sozialak egin gazteentzat edo aisialdia euskaraz bermatu… Hamabost proposamen konkretu egin ditu Xuti Gazte ezker abertzaleko gazte antolakundeak.
Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]