Hitzaldi, tailer, musika, antzerki eta ekitaldi ugariz gozatzeko aukera eskainiko dute Ernaik eta Aitzinak martxoaren 30etik apirilaren 1era Oiartzungo Gazte Akelarrean
Gero eta gutxiago falta da Oiartzunen Gazte Akelarrea hasteko, eta egitarau osoa zein orduz ordu zein leku bakoitzeko xehetasunak eman dituzte jada Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek. Hitzaldi bakoitzari buruzko informazio zehatza Gazte Akelarrearen webgunean jarri dute.
Hemen duzue egitaraua, orduz ordu:
">Hemen duzue egitaraua, orduz ordu:
Bosgarren urtez jarraian, Ernai eta Aitzina gazte antolakundeetako kideek udaberriko ekimena ospatuko dute, Gazte Akelarrea. Martxoaren 30, 31 eta Apirilaren 1ean izango da Oiartzunen. “Sorginkerian dugu independentzia” lemapean, herriz eta auzoz auzo Euskal Herriko txoko guztietako borroken topagune bilakatuko dute hiru egunez Oiartzun. Lur Albizurekin izan gara aurtengo Akelarrearen berri izateko.
Albiste hau Topatuk eta Arrosa Sareak argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.