Gazte Akelarrea aurkeztu dute Ernai eta Aitzinak apirilaren 13tik 16rako

  • "Sugarren dantzan independentziara" lelopean Ernai eta Aitzina gazte antolakundeko kideek udaberriko ekimena antolatuko dute. “Gazte Akelarrea” apirilaren 13, 14, 15 eta 16an izango da Zornotzatik Igorrera.


2017ko otsailaren 24an - 16:30
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ekimenarekin batera prestatu duten webgunean jakinarazi dutenez, aurtengo ekimena "martxa eta topagunearen nahasketa bat izango da". Apirilaren 13an mendi martxan abiatuko dira arratsaldez Zornotzatik eta gauez helduko dira Igorrera, bertan bi egun eginez. Apirilaren 16an Gernikan ospatuko den Aberri Egunera ere joango dira.

Hiru egunetarako egitarau kultural eta politiko oparoa antolatzen ari dira. Azaldu dutenez, larunbatean manifestazio nazionala egingo dute.

Hitzaldiei dagokionez gai ugari jorratuko dituzte: herri boteretzea prozesu iraultzaileetan, herrien sostengarritasuna, MST-ko eskola nazionala, lan prekarioen aurkako borrokak, ekonomia feminista, errefuxiatuen afera, marxismoa, ezkerreko mugimenduetako erresistentziak, Sobietar Batasunaren urteurrena, preso politikoen borrokaldiak EPPK-n, gazte mugimenduak, eta gazteak eta independentzia, besteak beste.

Hainbat tailer eta txapelketa ere antolatzen ari dira: Zuhurgintza, serigrafia, harrigintza, txalaparta eta pasta tailerrak, eta beste alde batetik, esku pilota eta eskalada txapelketak. Aisialdirako tartea ere egongo da, noski; bakarlariak, elektrotxarangak, zumba, high line erakustaldiak, giza-futbolina eta tirolina. Gurasorik gabe libre jolasean ibiltzeko umeentzako gunea ere egongo dela iragarri dute..

Gaueko kontzertu batzuk ere aurreratu ditzte: Gatibu, Soziedad Alkoholika, Willis Drummond, Gatillazo, Anari, Huntza, Koban, Riot Propaganda, Mafalda eta La Jodedera. Adierazi dute talde gehiagok ere osatuko dutela egitaraua.

Elikadura, kultur eskaintza eta zaintza

"Aurten ere hiru su izango dira piztuta ekimenean zehar: elikadura, eskaintza kulturala eta zaintza". Hiru horiei "berebiziko garrantzia eta pisua" izango dutela ditoe. "Burujabetzaren aldeko bidean praktika burujabeen aldeko apustua egiten dute Aitzina eta Ernaik".

Igorreko Akelarrearen ostean, apirilaren 16an Gernikan ospatuko den Aberri egunean emango diogu bukaera aurtengo udaberriko ekimenari.

Hiru eguneko bonoak eta eguneko sarrera solteak salgai jarri dituztela jakinarazi dute. Martxa, herria eta egitarauaren informazio osoa gazteakelarrea.info webgunean dago ikusgai.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako Gaztetxearen desalojoa geratzea lortu dute

Uztailaren 19an, 8:00etan zegoen gaztetxea husteko agindua emanda. Momentuz, lortu dute desalojoa atzera botatzea. Zestoako Gazte Asanbladak Bilboko Aresti Zentro Sozialistaren desaloa jasan zutenei elkartasun osoa adierazi die.


2024-06-24 | Ahotsa.info
Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen topaketa, urriaren 19an Leitzan

Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.

 


2024-06-04 | Euskal Irratiak
Gaztetxe berriko gakoak eskuratu ditu Ttattolak Hazparnen

Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.


Ia 300.000 euro eskatu dizkio Ernairi isunetan Jaurlaritzak: “Orain arte jasandako erasorik larriena da”

"Ernai ekonomikoki itotzen eta politikoki deuseztatzen" saiatzea leporatu dio gazte antolakundeak Jaurlaritzari ostegun goizean Bilbon egindako agerraldi jendetsuan. Jakinarazi dutenez, Aitor Zelaia eta Galder Barbadoren espetxeratze agindua salatzeko Bilbon eta... [+]


Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Zarauzko gaztetxean lapurreta egin dutela salatu dute

Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.


Eskerrak amorruak grebarako indarrak ematen dizkigun

Neska gazteok ez dugu zaintzen, guk ez dugu grebara joateko arrazoi garrantzitsurik. [...] Zeren “benetako” arrazoiak, “benetako” lana, “benetako” greba, “benetako” dena beste batzuena baita beti.


Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


2023-09-27 | Leire Artola Arin
Uma Ulazia eta Maider Barañano, Euskal Herriko Neska* Gazteen sareko kideak
“Ez da kasualitatea neska gazteok izatea haurrak zaintzea bezalako lan prekarizatuak betetzen ditugunak”

Euskal Herriko Neska* Gazteen sareak Usurbilen (Gipuzkoa) egingo du aurtengo Baterajotzea, urriaren 13tik 15era bitartean. Herrietako asanbladetan eztabaidatutako zenbait gai elkarrekin lantzeko eta erabakiak hartzeko topagunea izango dela gogorarazi digute Maider... [+]


Eguneraketa berriak daude