argia.eus
INPRIMATU
Gaurtik aurrera, argia.eus
  • ARGIAren webguneak helbide berria du urriaren 15etik aurrera. Argia.com-etik Argia.eus izatera pasa gara, euskararentzat eta euskal kulturarentzat sortutako domeinua gure eginez.

ARGIA @argia 2014ko urriaren 15

Domeinu propioa eduki ahal izatea urteetako aldarrikapena izan da Interneten gure hizkuntzak eta kulturak ikusgarritasun handiagoa izan dezan lan egiten dugunon artean. Horregatik, poz handiz ematen ari gara albiste hau.

Beste hizkuntza gutxitu batzuen esperientziari begiratuta, .eus domeinuak aukera berriak zabaltzen dizkigula argi daukagu.

Katalunian, berbarako, ikusi da domeinu propioaren pean esponentzialki hazi dela katalanezko jarduna sarean. Eta hemen euskararekin ere antzekoa gertatzea nahi genuke: izan dadila .eus domeinua Interneten euskarazko edukiak ugaritzeko akuilu.

Egokitzapen fasean gaude eta beraz posible da egunotan gure artxiboko eduki batzuetara sartzeko zailtasunen bat izatea. Ahalik eta azkarren konponduko ditugu.