argia.eus
INPRIMATU
Gaurtik aurrera 12 urtez gorako nerabeak txertatu ahalko dira Ipar Euskal Herrian
  • Pfizer-Biontech txertoa jarriko diete 12 eta 18 urte arteko gaztetxoei eta gurasoen baimena beharko dute.

ARGIA @argia 2021eko ekainaren 15a

Ekainaren 15etik aurrera 12-18 urte bitarteko nerabeei ere jarriko diete txertoa Ipar Euskal Herrian. Borondatezkoa da jartzea, eta gurasoen baimena beharko dute. Orain arte 18 urtez gorako herritar guztiek izan dute txertoa hartzeko hitzordua eskatzeko aukera.

Europako Sendagaien Agentziak (EMA) oniritzia emana dio 12-15 urte artekoei Pfizer-Biontech txertoa emateari.