Euskaraz argitaratzen zen egunkari nazional bakarra, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz zigilatu zuten.
Operazioan hamar lagun atxilotu zituzten, eta bost egun egin zituzten inkomunikatuta. Egun horietan torturatuak izan ziren. Hurrengo egunean, 'Egunero' ateratzea lortu zuten langileek, eta bi egunera, Donostian inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena egin zen itxieraren aurka. 2010ean absoluzio epaia iritsi zen, eta 2014an auzi ekonomikoa itxi zen. Inork ez du barkamenik eskatu.
[Egunero efemeride bat eskaintzen dizun Argiaren Egutegiko edukia da honakoa]