argia.eus
INPRIMATU
GAUR8, ‘Gara’ren informazio eta komunikazio proiektu berria

2007ko martxoaren 09a

Gara egunkariak GAUR8 izeneko informazio eta komunikazio proiektu berria aurkeztuko du bihar (10). Papera eta Internet uztartuko ditu proiektu berriak: GAUR8 eta www.gaur8.info. Web guneak eguneko albiste nagusiak eta idatzizko edizioa bilduko ditu. Horrez gain, tarte berezia eskainiko die euren blogariei. Paperezko GAUR8 larunbatero kaleratuko da Gara egunkariarekin batera. Proiektu berri horrekin euskararekin duten konpromisoan beste urrats kualitatibo bat eman nahi izan dutela azaldu dute Garakoek.