argia.eus
INPRIMATU
LOMCE legea gaur onartuko dute
Espainiako Senatuan
  • Oposizioa eta hezkuntza eragile gehienak kontra dituen legea onartuko du gaur Espainiako Senatuak. Ziurrenik, PPren babesa soilik jasoko du Wert ministroaren erreformak. Hezkuntza komunitateak kalera ateratzeko deia egin die herritarrei.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk 2013ko azaroaren 20a
Abarzuzako ikasle eta irakasleek LOMCE legearen kontra eginiko salaketa ekintza.

PSOE, CiU, EAJ, ERC eta Amaiurrek aurkeztutako betoak eta 900 zuzenketa partzial eztabaidatuko ditu ganberako osoko bilkurak. Ondoren, LOMCE legeak Espainiako Kongresura itzuli beharko du azken aldaketak onartzeko.

Aurretiko izapideetan, Espainiako Senatuko Hezkuntza batzordeak 32 helegite onartu zituen (horietako 25 PPrenak). Hori dela eta, urtebete atzeratuko da erreformaren aplikazioa DBHn eta Batxilergoan.

Ikasle mobilizazioak

LOMCEren onarpenaren aurrean, mobilizatzera deitu dute bihar, osteguna, hainbat ikasle kolektibok, Topatu.info-k jakinarazi duenez.

- Arrasate: 12:30ean manifestazioa Seberotik.

- Bilbo: 12:30ean Sarrikoko metroan.

- Donostia: 11:00etan aulario azpian.

- Gasteiz: 12:30ean Bilbo plazan.

- Iruñea: 12:00etan aulario aurrean.