argia.eus
INPRIMATU
Gaur iritsiko da autobus transfoboa Iruñera
  • 11:00etan Zuastiko zerbitzugunean eginen du geldialdia, agerraldia ere iragarri dute bertan eta gero hirian barna ibiltzeko asmoa du. 

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko martxoaren 21a

Hazte Oir talde ultrakatolikoaren autobusak Iruñean barna ibiltzeko asmoa du gaur. Madrilen lehenbizi geldiarazia eta Bartzelonan gero, orain gurera iristeko asmoa erakutsi du. Mezu transfoboz betetako autobus laranjak 11:00etan Zuastiko zerbitzugunean egin du hitzordua. Agerraldia eginen dute han. Ondoren hurbilduko omen da hiriburura.

Hazte Oir taldeko presidente Ignacio Arsuagak esan du asko direla eurengana hurbildu diren nafarrak euren autobusa erkidegoko hiriburura ekartzeko eskatuz. “Errealitate biologiko bat bada, dogma ideologikoen gainetik”, nabarmendu du Arsuagak euren kanpaina babestu eta defendatzeko asmoz. #ElBusDeLaLibertad deitu diote Hazte Oir talde ultrakatolikokoek mezu transfoboak garraiatzen dituen autobus laranjari. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra