argia.eus
INPRIMATU
Ostiralean ireki ditu ateak Lurramak, Iparraldeko laborantza iraunkorraren saloiak
  • Emazteek laborantzan leku garrantzitsua izanik ere, ainitzetan gizonen itzalean izan dira. Hori aldatu nahian, emazteak erdigunean ezarriko dituzte aurten Lurraman.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko azaroaren 10a

2010ean Ipar Euskal Herrian laborarien laurdena emazteak ziren, eta 2022an %38.

Edizio honetako omendua Via Campesina elkarteko Morgan Ody izanen da, eta aurtengo eskualde gomitatua Franche Comté izanen da.

Asteburu honetako egitarauaren aldetik, urtero bezala, erakusketak, mintzaldiak, lehiaketak, apairuak eta kontzertuak izanen dira nagusi.

Miren Harinordoki laboraria izan da gure Goiz Berriko gomita.