Beste urte batez, Arriaga Antzokian izango da Zinegoak jaialdiaren hasierako ekitaldia. Aurten, Leire Ruiz eta Diego Perez izango dira aurkezleak, eta Rodrigo Cuevasen emanaldia antolatu dute.
Gaur hasiko da Zinegoak Jaialdia. Hasierako ekitaldia Arriaga Antzokian izango da, gaueko 20:00etatik aurrera. Lehen aipatu bezala, Leire Ruiz eta Diego Perez izango dira aurkezleak, eta Rodrigo Cuevasen emanaldi berezia ikusteko aukera egongo da.
Gau honetan Emilie Jouvet zinegile frantziarrari 2018ko Zinegoak Ohorezko Saria emango diote. Gainera, Porcupine Lake filma ikusteko aukera egongo da, Sail Ofizialari hasiera emango dion lana. Inauguraziora joateko, gonbidapenak eskatu daitezke, bai Arriaga Antzokiko txarteldegian, bai Bilboko Turismo Bulegoan.
Albiste hau Uriolaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta